
Ez naiz inoiz Dublinen egon
Organizado por: Hernaniko Udala
Venta online cerrada.
Para más información pregunta al organizador del evento.
Los datos del organizador están en el apartado "Organizado por".
Detalle del evento
Besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza da. Bakoitzak gure errealitate propioa eraikitzen dugulako, baina noraino gara gai besteenak onartzeko?
Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina berezia da, Elena alaba hiru urtez ikusi gabe itzuliko baita Londresetik. Cindyrekin datore, neska-lagun irlandarrarekin. Denak daude irlandarra ezagutzeko irrikitan, baina inork ez du espero Cindy pertsonaia ikusezina izatea, familiaren oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat.
Gau zoro honetan zehar, bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, inor ez baita libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza beraren bila dabiltzala ikusiko dugu: bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo
Egilea: Markos Goikolea
Aktoreak: Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia
Opiniones (7) 7 Opiniones